SCHOTT KALKULAGAILUA
Deskribapena
Schott kalkulagailua Neperren ideian oinarritutako kalkuluak egiteko makina bat da. Neperren erregeletak inprimatuak dituzten hamar zilindro edo arraboleko kaxa bat da. Arraboletako zifrak ikusteko modua ematen duen txantiloi trokelatu eta zenbakidun batek estaltzen ditu. Aurreko aldeko gurpilekin mugitzen dira. Batuketak egiteko txantiloi bat dauka eta kenketak egiteko beste txantiloi bat.
- Izena
- SCHOTT KALKULAGAILUA
- Medidas
- 15 x 35 x 5,5 cm.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendea (1894ko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
- Materiala
- Zura - Metala
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Dagokion zifra aukeratzeko aurreko aldean dituen gurpilen bidez arrabolak biratuz erabiltzen da Schott kalkulagailua. Gero biderkatzailea aukeratzen da dagokion lerroa seinalatuz, eta han balioen batuketa egiteko prozedura nepertarra aplikatzen da, eta hurrengo posizioko batekoen zifrei gehitzen zaie.
- Bibliografia