SCHICKARD KALKULAGAILUA
Deskribapena
“Erloju kalkulagailu” bat da, eta bi mekanismo bereiz ditu: zilindro formako Napierren abako bat goiko aldean, eta oinarrizko lau eragiketa aritmetikoak "bururakoarekin" egin ditzakeen batuketa partzialen mekanismo bat beheko aldean.
- Izena
- SCHICKARD KALKULAGAILUA
- Medidas
- 30 x 38 x 15 cm.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- XX. mendea (1894ko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
- Materiala
- Zura - papera - metala
- Izenpea edo marka
-
PETER POUBOS
Zuildlaarbrink 242
7812 GK EMMEN
Tel: 05910-10652
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Beheko aldeko tresna sei gurpil horzdunen mugimenduan oinarritzen da. Gurpilak beren artean engranatzen dira, halako eran non gurpil batek ematen duen bira oso bakoitzeko, bere ezkerreko aldean dagoen gurpilak bira baten hamarrena ematen baitu. Funtsean, kalkulagailu paskaldar bat da, baina Blaise Pascalen asmakizuna baino lehenagokoa.
Goiko aldea Napierren abako bat da, eta sei zilindro, erregeleta irristatzaileak eta eragiketak egiteko sei disko ditu. Batuketak eta kenketak egiteko gauza da. Zilindroek biderkatzeko taulen zifrak dauzkate, diskoek gurpil horzdunak dauzkate barnean eta beren artean engranatzen dira. Gurpil bakoitzean markatutako zifrak erdiko plantxako irekiduretan irakurtzen dira.
- Bibliografia
-
http://www.prehistoriadelainformatica.com/funcionamiento-interactivo-simulators/