PISU ESPEZIFIKOEN erregela

Deskribapena

Kartoiz egindako kalkulu teknikoko erregela honek Mannheim sistemako lau eskala dauzka inprimatuta, eta eragiketa matematikoak egitea ahalbidetzen dute. Hura osatzen duen xaflak luzetarako zulo bat dauka erdiko aldean, eta, bertan, erregelatxo irristakor bat kokatuta dago eskalen gainean.

Izena
PISU ESPEZIFIKOEN erregela
Medidas
19 x 4 x 0,5 cm
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mende erdialdea
Materiala
Kartoia
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Mannheim sistemako kalkulu erregela tekniko honek oinarrizko lau eskala dauzka, eta eragiketa aritmetikoak ebaztea ahalbidetzen dute, gehienbat metalen inguruko kalkulu industrialetan. Erregelan eta erregelatxoan daude kokatuta, eta honela banatzen dira:

- Goiko erregelan: kuboen eskala (n3) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko erregelan: oinarrizko eskala (C) eta eskala lineala (log).

Atzeko aldean, taula osagarriek hauek adierazten dituzte:

- ZENBAKI NABARMENAK: π-ren (3,14159), grabitatearen (9,81), eta e-ren (2,7182) ohiko kalkuluak eta balioak.

- Metal arrunten PISU ESPEZIFIKOAK, hurrenkera alfabetikoan.

- Metal arruntenen FUSIO PUNTUAK, CELSIUS GRADUTAN.