PERRAULTen abako rabdologikoa

Deskribapena

Claude Perrault (1613-1688) mediku frantsesak 1666-1675 inguruan diseinatutako abaque rhabdologique kalkulu makinaren zurezko erreplika. Eragiketa errazak egiteko balio du, eta 1735an plazaratutako diseinuaren arabera egina dago. Zurezko taula gisako bat da, eta eskalan egindako 7 kanal ditu, 1etik 9ra zenbakituak eta beste horrenbeste digituri dagozkionak. Horretaz gainera, emaitzak ikusteko bi bisore ditu azpialdeko erregeleta mugikorretan. Behealdean, biderketa taula inprimatuta duen koadro bat du.

(Frantzia, XX. mendeko bigarren erdialdea, Frantzian 1700 inguruan egindako jatorrizko abakoaren erreplika).

Izena
PERRAULTen abako rabdologikoa
Medidas
42 x 13 x 2 cm
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendeko bigarren erdialdea
Materiala
Zura
Izenpea edo marka

Claude Perrault

Inskripzioa

Aurreko aldean, goian, eskuz idatzia: “Abaque Rhabdologique / construido por / Claude Perrault / (Paris 1670)”.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Perraulten abako rabdologikoak 7 digitu bitarteko batuketak eta kenketak egiten ditu, tresnaren mekanismoa osatzen duten 7 erregela mugikorren bitartez. Erregela bakoitza 26 partetan graduatzen da. Parte horiek digituak dituzte, goranzko eta beheranzko hurrenkeran ezarrita zutabeak osatzen dituztenak, eta 4 parte hutsik daude. Hortzak eta malgukiak dituen mekanismo batek lotzen ditu erregelak, eta eragiketei dagozkien mugimendu automatikoak egiten ditu.

Kalkulua egiteko, lehen zenbakiaren digitu bakoitza ziri batekin sartzen da dagokion kanalean, eta horri dagokion erregela beheko ertzeraino eramaten da. Gero, gauza bera egiten da eragiketaren bigarren zenbakiarekin. Batuketaren emaitza beheko bisorean azaltzen da; kenketarena, berriz, goiko bisorean.

Bibliografia

http://history-computer.com/Library/Claude_Perrault.pdf