Pentaconta PC-32 telefono zentrala

Deskribapena

Telefono zentral hauen konexio sarearen funtsa bi motatako makina kommutadore birakari erabiltzean datza (bilatzaileak eta hautatzaileak). Makina horiek ibiltzeko ardatz bertikal batzuetara enbragatzen dira, eta ardatzak gelditu gabe biratzen dira potentzia ertaineko motor bati esker (motor bana bi lerrotarako).

Bere jarduna bi operazio oso errazetara mugatzen zen: alanbrezko hagaxka txiki bat (enbragea) orientatzea barra horizontal batek onartzen dituen bi posizioetako batean, eta armadura bertikal baten lana,kontaktu bloke bati bultza egiteko hagaxkari presioa egiten zionean. Kontaktuek eroale bertikalen multzo baten gainean zeuden, eta blokeak paraleloan konektatzen ziren eroale horizontalen beste multzo baten gainean. Elementu horien kopuru jakin bat elkartu, eta sortzen den gailua "multihautatzaile" bat da, hainbat konexio egiteko gai dena eroale bertikalen multzoen eta eroale horizontalen multzoen artean, kontrol organoek erabakitzen dituzten "gurutzatze puntuetan", Egiaz multihautatzaile bakoitzak paraleloko "Rotary" edo "Paso Paso" hautatzaileen multzo batek bezala jokatzen du, eta, horrenbestez, ekipoa askoz ere lasterragoa eta trinkoagoa da.

Ekipo hori Orkoiengo (Nafarroa) Telefónicaren telefono zentralekoa da, eta 1965etik 1995era arte erabili zuten han. Zazpi armairu ditu (PC32n armairuak Pentaconta zentraletako bastidoreen baliokideak dira, baina ixten zirelako esaten zitzaien armairu, zaindu gabeko zentralak baitziren eta itxiz gero hautsetik hobeto babesten ziren). Kasu honetan zazpi armairu daude.

1. armairua. Markagailuen eta Hainbaten armairua

2. armairua. Bigarren mailako koadroen eta elikagailuen armairua

3. armairua. Erregistradoreen armairua

4. armairua. Nahas-mahasekoen armairua

5. armairua. Loturen armairua

6. armairua. Laguntzaileen armairua

7. armairua. Terminal Koadroen armairua

Markagailuen eta Hainbaten armairuak hainbat koadro mota dauzka (modulu bakoitzari koadro esaten zitzaion). TERMINAL DISKRIMINAGAILU bat, lerroen markagailu bat, markagailu zentral bat, loturen diskriminagailu bat eta itzultzaile bat.

Bigarren mailako koadroen eta elikagailuen armairuak bost koadro dauzka, eta koadro bakoitzak multihautagailu bat, errele eta elikagailu multzo bat dauzkana.

Erregistradoreen armairua. Erregistradoreak konektatzeko koadro bat dauka, eta gainerakoak erregistradoreen koadroak dira.

Nahas-mahasekon armairuak tonu eta korronte sortzaileak dauzka, bai eta Kontrolerako Organo Automatikoa ere (gainerako ekipoen egoera ikuskatu eta dagozkion alarmak ematen dituena).

Loturen armairuak noranzko biko loturei lotzen zaizkien erreleak dauzka.

Laguntzaileen armairuak bi multihautagailu dauzka (erregistradoreak igorgailuekin eta hargailuekin konektatzeko) eta tonu igorgailuak eta hargailuak, beren erreleekin.

Koadro terminalen armairuak bost multihautagailu dauzka, eta bakoitzak bere erreleak, harpidedunen terminal lineei lotuak.

 

Izena
Pentaconta PC-32 telefono zentrala
Medidas
380 x 230 x 50 cm.
Pisua
800 kg.
Piezaren historia

1965ean instalatu eta 1995ean kendu zen. Nork utzia: Telefónica Navarra - Orkoien

Inbentarioaren eguna
2014ko abendua
Kokapenak
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa. Beheko solairua
Sailkapenak
Telefono zentrala
Datazioa
1965
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Standard Eléctrica

Jatorria
Telefónica Navarra
Erabilera / Funtzioa

Barra gurutzatudun telefono zentral elektromekanikoa