PAYEN kalkulagailu-aritmometroa
Deskribapena
Aritmometro edo kalkulagailu mekanikoa, oinarrizko eragiketak egitekoa, biradera baten bidez kontrolatutako Leibnizen zilindro batzuen jokoa oinarri duena. Goiko pletinan kontrolatzen dira eragiketak, eta pletina horrek ezkutatzen du barneko mekanismoa. Zurezko kutxatila giltzadun baten barruan daude bi horiek. Louis Payen ingeniariak egin zuen modeloa, eta haren produkzioaz eta komertzializazioaz arduratu zen 1887tik 1902ra (serie-zenbakia: 3.737). (Frantzia, 1887)
- Izena
- PAYEN kalkulagailu-aritmometroa
- Medidas
- 18 x 58 x 9 cm
- Pisua
- 4 k
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1887
- Materiala
- Zura - Metala
- Izenpea edo marka
L. Payen
- Inskripzioa
-
Aurrealdeko pletina metalikoan: ADD[ITI]ON ET MULT[IPLICATI]ON / SOUST[RACTI]ON ET DIVIS[I]ON / ARITHMOMETRE 11 RUE DE LA TOUR DES DAMES 16 / Nº 3737 L. PAYEN – PARIS 9
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Arithmomètre delakoak oinarrizko lau eragiketak egiten ditu, eta 16 zifrarainoko emaitzak ematen ditu. Eragiketak kalkulagailu mekanikoaren aurrealdeko pletinan egiten dira.
Azpialdean, kontrolak daude: 8 kurtsore irristagarri, 0tik 9raino zenbakitutako eskaletan, eragigaien balioak markatzeko balio dutenak; alboko kontrol-palanka bat, egin nahi den eragiketa aukeratzeko (batuketa, kenketa, biderketa edo zatiketa); eta biradera bat, aukeratutako eragiketa egiteko.
Goiko aldean, bi bistaratze-erregistro daude: goikoak metagailu gisa funtzionatzen du (16 bisore ditu, eta aurreko eragiketaren emaitza erakusten dute); behekoak, aldiz, emaitza-kontagailu gisa (9 bisore ditu, eta biderkatzailea edo azken zatidura azaltzen dute). Bisore bakoitzaren azpian dauden botoiekin, banaka doitzen da zenbaki bakoitza. Beste botoi mugikor bat sartuta dezimalen posizioa adierazten da. Bistaratze-erregistroen albo banatan, balioak berrezartzeko botoiak daude: ezkerrekoak metagailua berrezartzen du; eskuinekoak, berriz, eragiketa-kontagailua.