OSUL kalkulagailua tresna hezigarria

Deskribapena

Haurrentzako kalkulu makina mekanikoa. Plastikozko kaxa baten barruan, lau zilindro ditu, zenbait eragiketa matematiko (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiten dituztenak. Aurrealdeko leihoetan, eragiketak agertzen dira; gainekoetan, berriz, emaitzak. Emaitzak ezkutatu egin daitezke, atetxo batzuen bidez. (Portugal, 1970)

Izena
OSUL kalkulagailua tresna hezigarria
Medidas
13 x 13 x 13 cm.
Pisua
250 gr
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1970
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

Máquina Calculadora Osul

Inskripzioa

Karkasan: MAQUINA / CALCULADORA / OSUL

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkuluak egiteko tresna hezigarria, oinarrizko eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiten dituena. Karkasaren barruan, lau arrabol ditu, eragiketa matematikoak eta dagozkien emaitzak inprimatuta dituztenak; bakoitzak kalkulu eragiketa bat (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) adierazten du. Beheko teklen bidez, arrabolei eragiten zaie. Aurrealdeko leihoan, eragiketa agertzen da; goiko leihoan, berriz, emaitza, eta, nahi izanez gero, ezkutatu egin daiteke.