ORIGINAL ODHNER MOD. 27
Deskribapena
Kalkulatzeko makina metalezkoa, margotutako xaflazko karkasa eta zenbaki inprimatu urrekarak dauzkana. Hiru gorputzen justaposizioz eratua dago, eta haietako bakoitzak heldulekudun arrabol bana dauka: behealdea oinarria da eta sakagailuak dauzka; haren gainean erdiko gorputz higikor batek eragiketen zenbatzailea eta totalizatzailea dauzka, dagozkien leihoekin barneko arrabolen gainean inprimatutako digituak eta metalezko erakusle higikorrak ikusteko; eta goiko gorputza, kalkulurako disko nagusiari dagokiona, zeharkako hamar zirrikitu dauzkana zenbatuak, eta erregleta gaineko palanka mugikorrak eta goiko erakusleak dauzkana.
- Izena
- ORIGINAL ODHNER MOD. 27
- Medidas
- 29 x 11 x 14 cm.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1938
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
-
ORIGINAL ODHNER
- Inskripzioa
-
Goiko aldean: ORIGINAL ODHNER / GÖTEBORG SUERIGE
Atzeko aldean: Nº 27-532813
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Mahai gaineko kalkulagailu mekanikoa, gurpil horzdunak daukana. Sistema disko zentral batean oinarritzen da, eta haren gainean palanka baten bidez mugi daitekeen koroa birakari bat dago. Hagatxoak dituen hamar zirrikitu ditu, eta horietan adierazten da eragiketa egiteko balioa. Biraderari ematen zaion aldearen arabera batuketak edo kenketak egingo dira. Biderketak eta zatiketak egiteko ondoz ondoko batuketen eta kenketen metodoa erabiltzen da, hurrenez hurren. Beheko ezkerreko aldean, zortzi zifratako kontagailu batek egindako eragiketak zenbatzen ditu. Eskuinean, zenbaketak hamarnaka egitea ahalbidetzen duen karro higikor batean gainean dagoen 10 digituko totalizatzaile batean, eragiketen emaitzak jasotzen dira.