MARTIN BUNOLD KALKULAGAILUA
Deskribapena
Kalkulu tresna mekanikoa. Goiko aldean Napierren hagaxka sorta bat dauka, eta beheko aldean biderketak egiteko bost gurpil. Goiko aldean Napierren taula batzuk ditu grabatuta eta eskuineko aldean 7 hagaxka erabiltzeko toki bat.
- Izena
- MARTIN BUNOLD KALKULAGAILUA
- Medidas
- 12 x 18 x 3 cm.
- Piezaren historia
-
Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 2014
- Materiala
- Metala
- Inskripzioa
Zenbakitua: "calculadora nº M.B. 25".
- Jatorria
- Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkuluak egiteko tresna, goiko aldean Napierren zilindroak eta beheko aldean gurpilak gehitzeko mekanismo bat, addometer motakoa, dituena. Eskuineko goiko aldean atal bat dauka biderketak egiteko erabiltzen diren Napierren zazpi hagaxkak jartzeko. Ezkerreko goiko aldean Napierren 9 hagaxken eskema bat dago grabatuta eta 12tik 99ra bitarteko zenbakien koadroak dituen taula bat. Horien gainean 19 hagaxka dituen andel bat dago
Kalkulagailuaren beheko aldean 5 gurpil jarri dituzte, biderketen emaitza partzialen batuketa egiteko, zeinak ezten baten bidez manipulatzen baitira. Gurpilen azpian 5 leihok batuketen batura metatua erakusten dute.