KUHN’S DRILL-TEST tresna hezigarria

Deskribapena

Haurrentzako kalkulu tresna mekanikoa. Zurezko kutxatilan, kartoizko lau disko ditu binaka gainezarriak. Bikote bakoitza eragiketa bat egiteko da, batuketak edo kenketak. Goiko aldeko diskoek zortzi leiho dituzte, eta bat datoz 2tik 9ra bitarteko zenbaki inprimatuekin egindako eragiketarekin. Horien ondoan, zortzi zulo daude, zeinetan ustez zuzena den emaitza hautatzen baita ziri batekin. Beheko aldeko diskoan, eragiketaren bigarren zifra markatzen da. (AEB, 1960)

Izena
KUHN’S DRILL-TEST tresna hezigarria
Medidas
21 x 21 x 2 cm
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Zura - papera - kartoia - metala
Izenpea edo marka

EDUCATIONAL DEVICE CO.

Inskripzioa

Tapan: KUHN'S / DRILL - TEST/ AN AUTOMATIC SELF VERUFYING / GAME OF ARTHMETIC / A NEW INVENTION / MADE BY / EDUCATIONAL DEVICE CO/ MEDINA N.Y.

A gurpilean: KUHN'S / DRILL - TEST / FOR / PATENTED / ADDITION

B gurpilean: KUHN'S / DRILL - TEST / FOR / PATENTED / SUBTRACTION

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkuluak eskuz egiteko tresna bat da, eta batuketak eta kenketak egiten ditu. Bi disko ditu, bata bestearen gainean jarrita, eragiketa bakoitzerako. Goiko aldean, zortzi zifra (2tik 9rakoak) ditu inprimatuta, zortzi zulo zenbakitu lerroan inprimatutako zifrekin eta zortzi leiho. Beheko aldeko zirkuluan, lehen zirkuluaren leihoetan azaltzen diren zifrak daude inprimatuta: batugaiak eta kentzaileak. Eragiketaren emaitza zuloen lerroan hautatu behar da puntzoi batekin, eta gurpila eskuinerantz biratu. Emaitza zuzena baldin bada, bi diskoak biratuko dira, eta aukera egongo da hurrengo eragiketara pasatzeko; emaitza okerra baldin bada, aldiz, diskoak blokeatu egingo dira, eta berriz saiatuko beharko da emaitza zuzena lortzen.