KLETOREN TAULAK tresna hezigarria

Deskribapena

Haurrentzako zurezko jostailua, sistema erraz baten bidez biderketa taulekin lan egiteko: goiko pieza mugitu behar da eragiketako zifrak aukeratzeko, eta emaitza beheko taulan egiaztatzen da. (Kolonbia, 2010)

Izena
KLETOREN TAULAK tresna hezigarria
Medidas
12,5 x 26,5 x 3 cm
Pisua
100 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
2010
Materiala
Zura
Izenpea edo marka

ABC COLOMBIA DIDÁCTICOS

Inskripzioa

Tablas de CLETO / COLOMBIA.

ABC COLOMBIA / DIDÁCTICOS / FABRICANTES Y COMERCIANTES / Cr 77A Nº 57R- 47 sur, Bogotá DC

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Haurrentzako kalkulu sistema bat da, eta biderketa taulekin lan egiteko balio du. Egitura zurezkoa da, eta biderketa taulak inprimatuta dituen papera du itsatsita. Goialdean, 0tik 18ra bitarteko zifrak ditu, eta pieza mugikor bat, 1etik 9rako zifrak dituena, eragiketako zenbakiak aukeratzeko.