JAPONIAR ABAKOA – Soroban

Deskribapena

Eskuzko kalkulu tresna, hamabi hagaxka bertikal paralelo dituen zurezko marko bat duena. Hagaxka bakoitzak bost kontu ditu. Sorobanaren kontuak lodiera txikikoak dira eta ertz biziak dituzte. Forma horrekin askoz ere lasterrago egiten dira mugimenduak, eta, hortaz, kalkuluak. Atzeko aldean, mekanismo bat dauka zeron jartzeko.

Izena
JAPONIAR ABAKOA – Soroban
Medidas
8,8 x 27,2 x 2,9 cm.
Pisua
200 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea
Materiala
Zura - Metala - Plastikoa
Izenpea edo marka

Beheko aldean japoniar karaktereak dituen etiketa bat dauka.

Jatorria
Cesión temporal - colección particular
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) egiteko erabiltzen den kalkulu tresna. Horizontalki bi zatitan banatuta dago. Goiko aldeak kontu bat dauka hagaxka bertikal bakoitzean. Beheko aldeak lau kontu dauzka hagaxka bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bateko bat adierazten du. Barra horizontalean hainbat puntu ditu erliebean, eta puntu horiek milako puntua, milioiko puntua edota koma hamartarra adierazten dituzte beste hainbat gauzaren artean.