Minerva Boston platinazko inprenta tipografikoa

Deskribapena

Stephen P. Rugglesek asmatu zituen 1851an Bostonen platinazko prentsa hauek (hortik datorkie ezizena). Rugglesen esanetan, Benjamin Franklin berarengana etorri eta nola egin behar zuen esan zion. Prentsak oso ezagunak egin ziren laster eta Amerikan eta Europan inprentarako makinak egiten zituzten guztiek kopiatu zituzten. Golding & Co de Boston enpresa amerikarrak inprimatzaile amateurrentzat garatu zituen mahairako modeloak, esateko aipagai duguna. Bere sortzaileak, Willian H. Goldingek, merkataritzako inprimategientzat egiten zituen pedal prentsen mahairako bertsio bat egin zuen 1895ean.

Zegokion garaian "auto tindatzeko platinazko prentsa" izenaz ezaguna zen prentsak plater zirkularra bat dauka, non tindua banatzen eta nahasten baita, tintontzi bat tinduz etengabe elikatzeko, eta kautxuzko arrabol sorta pare bat, tinta plateretik platinan jarritako adarrari estu lotutako metalezko tipoak dituen moldera pasarazten dutenak eta arrabaletatik tinpanoan dagoen paperera. Orri laurdeneko formatua badauka ere, tinpanoak alboko oztoporik ez daukanez, paper handiagoak erabiltzeko modua ematen du. "Minerva" izena Henry SmithCropperek 1867an egin zuen modelo ingeles ezagunari zor dio. SmithCropperekek1891n esan zuen 14.000 prentsa saldu zituela Europa osoan.

Funtzionamendua oso erraza eta aldi berean zehatza da (presioa erregulatzen duten lau torloju baitauzka tinpanoak). Palankari beheraka tira egiten zaionean platera birarazten da eta arrabolak gora igotzen dira arrabolengana tindua berritzeko. Une horretan, tinpanoan jarritako paperak eta platinan jarritako metalezko tipoek elkar ukitzen ukitzen dute. Aurretiaz adarra moldearekin jartzen da platinan. Palanka igotzean, arrabolak jaisten dira, tinpanoa atzera hasieran zegoen tokira itzultzen da eta une horretan paper inprimatua atera eta beste orri txuri bat sartu behar da.

Iturria: http://imprentaartesanal.blogspot.com.es/2010/08/las-joyas-de-la-imprenta.html

Izena
Minerva Boston platinazko inprenta tipografikoa
Medidas
60 x 70 x 70 cm.
Inbentarioaren eguna
2015eko martxoa
Kokapenak
Liburutegia
Sailkapenak
Impresión tipográfica
Datazioa
1867
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Richard Gans

Erabilera / Funtzioa

 

Paperezko tolesen inprimatze tipografiko