II. motako CURTA
Deskribapena
Kalkulatzeko makina zilindrikoa, metalezko eta plastikozko karkasaduna. Hiru atal dauzka: heldulekudun plastikozko oinarria; erdiko gorputz metalezkoa, zenbakizko seriei dagozkien plastikozko palankak gordetzen dituen 11 zirrikitu bertikal eta erreferentzia kodeak inprimatuak dituena; eta heldulekudun goiko karroa, goiko aldean 23 bisore dauzkana bira-zenbatzaile eta totalizatzailearen zenbakizko kodeentzat, eraztun bat, desenbragatzeko botoia eta heldulekudun goi aldeko biradera bat. Mekanismoa 687 piezak osatzen dute, eta horietatik 139 bakarrak dira. Daukan diseinuagatik, “piper errota” edo “granada matematiko” izena ere ematen zaio.
- Izena
- II. motako CURTA
- Medidas
- 11 x Ø 6,5 cm.
- Pisua
- 320 gr.
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1947
- Materiala
- Metala, Plastikoa
- Izenpea edo marka
CURTA
- Inskripzioa
Zilindorna grabatua: CURTA
Oinarrian: Type II / Nº 525489 / Made in Liechtenstein / (Custome Union with Swizerland) / by Contina Ltd. Mavren / System Curt Herzstark.
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulatzeko makina zilindrikoa, zuzenean biradera baten bidez eragiten den Leibniz zilindroa daukana. Doitasun handiko mekanikaren maisu lan bat da. Hiru elementu nagusi dauzka: zilindroaren gorputza, 11 digitu adierazteko zirrikituak dituena; biradera; eta goiko karro zirkularra, totalizatzailea (segmentu zirkular ilunean dauden 15 digituko taldea) eta bira-zenbatzailea (8 digituko taldea segmentu zirkular argian) gordetzen dituena. Inskripzio erregistroan markatzen den zenbakiak totalizatzailean batuketa egiten du biraderan ematen diren bira kopuruaren beste aldiz, eta emandako bira kopurua zenbatzailean markaturik gelditzen da. Gainera, karroa altxatu eta zutabez-zutabe biratzeko aukera dago, hainbat zifratako biderketak egiteko, eta badauka alderantzizkoa bira negatiboak egiteko. Eskuleku batek zeroan jartzea ahalbidetzen du.
- Bibliografia