ESTUTXE EUROPAR ABAKODUNA tresna hezigarria

Deskribapena

Arkatzak gordetzeko zurezko estutxea, plastikozko banatzaileak dituena. Taparen barruko aldean, abako bat du. Abakoak bost lerroko bi zutabe ditu, eta lerro bakoitzak, kolorezko hamar bola, oinarrizko matematika eragiketak egiteko balio dutenak. (Alemania, 1960)

Izena
ESTUTXE EUROPAR ABAKODUNA tresna hezigarria
Medidas
22 x 7 x 3 cm.
Pisua
150 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Zura - Metala - Plastikoa
Inskripzioa

Anker Griffelkasten / Z12 DGM / MIT ZAHLRAHMEN / MADE IN ESTERN GERMANY

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Europar abakoa (boladuna) Oinarrizko eragiketa aritmetikoak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egiteko erabiltzen den kalkulu tresna. Hamar hagaxka horizontal ditu, eta hagaxka bakoitzak hamar ale, kolore desberdinekoak. Ale bakoitzak unitate baten balioa du. Hagaxkek unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak... eta horrela gainerakoak adierazten dituzte. Alderdi hori kontuan hartu behar da kalkuluak egin eta emaitzak irakurtzeko.