Ericsson ARD – 561 telefono zentrala

Deskribapena

Ericsson ARD-561 telefono zentralak dei lokalak, besteei egitekoak direnak edo hartzekoak direnak, egiteko modua ematen du. Telefonista postu bat dauka hartzekoak diren deietarako. Besteei egitekoak diren deiak erabiltzailearen telefonoaren edo operadorearen bidez egin daitezke. Hartzekoa den dei bat telefono batetik bestera automatikoki transferitzeko modua ematen du.

Barra gurutzatuko teknologia dauka. Telefonogune horiek enpresa, unibertsitate, erakunde ofizial eta abarretan erabiltzen ziren, eraikineko lineen arteko kanpo eta barne trafikorako. Telefonogunearen kanpoko lineak Rotary eta PC-32 zentralekin konektatuta daude, eta haien artean deiak egin daitezke.

Telefonogunearen osagaiak bi bastidoretan daude operadore mahai batekin batera, telefonogunea kontrolatzeko eta hartzekoak diren deiak banatzeko. (Telefonogune hau automatikoa da; hortaz, hasieran, ez zen ezer egin behar eskuz, ez bazen buru-lineara deiak sartzen zirela luzapen zenbakia aukeratu gabe). Hauek dira: kanpoko deietarako multihautagailu edo kommutazio matrize bat, erregistradore bat, RSV bat, SLMT bat eta SLV bat (linea aukeratzeko modua ematen duen multihautagailua), eta SLMTa  (markagailua).

Izena
Ericsson ARD – 561 telefono zentrala
Medidas
203 x 240 x 25 cm.
Pisua
100 kilo.
Piezaren historia

Telefono zentral honek Sario eraikinean zerbitzu eman zuen 1967tik 1987ra. Gero NUPek beretu zuen telefono zerbitzua.

Inbentarioaren eguna
2014ko abendua
Kokapenak
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa. Beheko solairua
Sailkapenak
Telefono zentrala
Datazioa
1970
Materiala
Metala
Izenpea edo marka

Ericsson

Jatorria
Edificio el Sario. UPNA.
Erabilera / Funtzioa

Telefono zentral mekaniko eta analogikoa