Canon MS 500 Microfilm Scanner

Deskribapena

Mikrofilmetarako eta mikrofitxetarako eskanerra eta bisorea. Mikrofilma dokumentuak artxibatu, kudeatu eta zabaltzeko sistema bat da. Bere produkzioan normalizazioa handia da, bai metodologian, bai erabiltzen diren materialetan ere, eta ateratzen diren produktuen kontrol zorrotza izaten da. Bere helburua da jatorrizko dokumentuaren erreprodukzio zehatza egitea, aldez aurretik ezagutzen den tamaina-murrizketarekin, euskarri fotografiko normalizatu baten gainean, zeinaren posizioa, serie dokumental batean ezartzen ahal baita. Mikrofitxa dokumentuak pelikula fotografikoaren bidez gordetzeko modu bat da. Dokumentuei argazkiak egiten zaizkie, eta gero tamaina txikian gordetzen dira, hain txiki non begiz ezin baitira irakurri. Epe luzera biltegiratzeko aukera ematen da, inguru egonkor batean edukitzen baita. Ez da entrenamendu berezirik behar irakurri edo erabiltzeko, eta behar den bakarra irakurketa-ekipo bat da. Hau liburutegietan tresna arrunta da, eta beste artxibategi askotan ere erabiltzen dira. Mikrofitxak argazki bat baino askoz handiagoak ez diren txartel txiki gardenetan gordetzen dira. Irudiak txikiegiak dira laguntzarik gabe irakurtzeko, eta beraz irakurgailu bat erabili behar da. Irakurgailua, oinarri-oinarrian, argi batek eta irudia pantaila batean proiektatzen duen gehitze-lente batek osatzen dute. Halatan modua egoten da irudiak lekuz aldatzeko eta are handitzeko. Mikrofitxak irakurtzen dituztenak, askotan, kopiagailu edo inprimagailu batean konektatzen dira, irudiak inprimitu ahal izateko, Ez dago modurik kopiak txarteletatik egiteko, jakina, irudiak txikiegiak direlako.

Izena
Canon MS 500 Microfilm Scanner
Medidas
43 x 65 x 52 cm.
Kokapenak
Liburutegia
Sailkapenak
Microfilm
Datazioa
2015eko martxoa
Izenpea edo marka

Canon

Erabilera / Funtzioa
Mikrofilmetarako eta mikrofitxetarako eskanerra eta bisorea.