CALCULATEUR TALISMAN tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu erregela metalikoa, haurrek oinarrizko eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egin ditzaten balio duena. Pieza mugikor bat du, alboko leihoetan eragiketaren zifrak hautatzeko, eta erdiko leihoan azaltzen da emaitza. Belgika (1960)

Izena
CALCULATEUR TALISMAN tresna hezigarria
Medidas
19 x 6,5 cm
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Metala
Inskripzioa

CALCULATEUR TALISMAN / Glissez le CURSEUR en face / des chiffres verticux, et lisez au dessus du / curseur le resultat / de l'operation. // CALCULATEUR TALISMAN / 262, RUE FRANSMAN / BRUXELLES BRÉVETÉ - DÉPOSE

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Erregelak xafla metaliko bat du, eta, ezkerreko marjinan, batugaien, kentzaileen eta biderkatzaileen zifrak ditu inprimatuta. Kurtsore mugikor bat du, metalikoa, hiru leiho dituena: muturretako bi leihoekin, marjinako zifrak hautatzen dira; erdiko leihoan, berriz, emaitza azaltzen da. Zatiketak egiteko, biderketako zifrak erabiltzen dira, baina alderantziz: biderkadurak zatikizunak dira, eta kurtsoreko zifrak, zatitzaileak. Ezkerreko leihoan, emaitzak agertzen dira.