BRUNSVIGA 10
Deskribapena
Kalkulatzeko makina metalezkoa, margotutako xaflazko karkasa daukana. Hiru gorputzen justaposizioz eratua dago, eta bakoitzak bere kontagailua eta alboko biradera dauka: behealdekoak sekzio zilindrikoa dauka, zeharkako sei zirrikiturekin, beren palankekin eta beste haren beste bisore plastiko zurizko diskoetan inprimatutako zenbakientzat; erdikoa, hamar bisorerekin antzeko hamar digiturentzat eta plastikozko kurtsore higikorra metalezko erregleta baten gainean; eta goikoa, sei bisorerekin beste hainbeste digiturako, beheko aldekoaren antzeko kurtsore higikorrarekin. Barnean, Odhner motako errota mekanismoa dauka.
- Izena
- BRUNSVIGA 10
- Medidas
- 21 x 12 x 17 cm
- Piezaren historia
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aldi baterako laga dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1960
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
BRUNSVIGA
- Inskripzioa
Goiko aldean, plaka bat logoa eta legendarekin: BRUNSVIGA.Atzeko aldean: BRUNSVIGA
Oinarrian, grabatuta: Nº 235779
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Diseinu konpaktuko kalkulagailu mekaniko eramangarria, gurpil horzdunak eta engranaje mailakatua dauzkana. Sistema disko zentral batean oinarritzen da, eta haren gainean palanka baten bidez mugi daitekeen koroa birakari bat dago. Hagatxoak dituen hamar zirrikitu ditu, eta horietan adierazten da eragiketa egiteko balioa. Biraderari ematen zaion aldearen arabera batuketak edo kenketak egingo dira. Biderketak eta zatiketak egiteko ondoz ondoko batuketen eta kenketen metodoa erabiltzen da, hurrenez hurren. Bost zifratako kontagailu batek egindako eragiketa kopurua zenbatzen du. 10 digituko totalizatzaile batek eragiketen emaitza jasotzen du.