Tipoen txibaletea

Deskribapena

Txibaletea zurezko egitura bat da. Beheko aldean kaxak gordetzen dituzten zurezko edo burdinazko gidariak dauzka, eta goiko aldia pixka bat makurtua dauka lanean ari denean kaxari eusteko. Txibalete espainierako hitz bat da, frantseseko chevalet, astotxo, hitzetik eratorria.

Letra tipografikoak gordetzen dituen zurezko kutxa handi laukizuzena da kaxa.
Kaxa ohikoenak hauek dira: kaxa handia, konposizio jarraituko tipo arrunterako; kutxa ertaina, letra apaingarri eta fantasiazkorako, letra larriekin eta xehekin; kaxa txikia, letra larrietan dauden izenburuetarako.
Kaxa horietaz gainera kaxa bereziak ere badaude hari, biñeta eta zeinuetarako, eta ekialdeko hizkuntzetarako, hala nola greziera, hebreera, etab. Kaxa handi eta ertainek hogeita bi konpartimendu dauzkate, kutxatxo izenekoak, eta kutxatxo bakoitzak letra, zeinu, tarte mota berak etab. adierazten dituzten karaktereak dauzka.

Kutxa handi eta ertainetan dauden kutxatxoak ez dira tamaina berdinekoak, letra batzuk konposizioan gehiago edo gutxiago erabltzen direlako.
Goiko kaxa kutxaren goiko aldea da, eta ezkerreko aldean dago. Han jartzen dira letra larriak; beheko kaxa beheko aldea da, eta han letra xeheak, zenbakiak, puntuazioa eta tarteak jartzen dira; kontrakaxa edo kaxa galdua goian, eskuineko aldean, dago, eta konposizioan gutxien erabiltzen diren letrak eta zeinuak jartzen dira han. 
Goiko kaxa eta beheko kaxa izenak inprenta ibiltarien garaikoak dira. Garai hartan, inprenta leku batetik bestera erosoago eramateko, kaxa egiaz bitan banatuta zegoen; goikoa eta behekoa, eta bata bestearen gainean jartzen ziren, desmunta zitekeen txibalete batean jarrita, inprenta lanean zegoen bitartean.

Iturria: http://www.unostiposduros.com/tratado-de-tipografia-1-generalidades/

Izena
Tipoen txibaletea
Medidas
87 x 120 x 57 cm.
Inbentarioaren eguna
2015eko martxoa
Kokapenak
Liburutegia
Sailkapenak
Impresión tipográfica
Datazioa
1950
Izenpea edo marka

Richard Gans

Inskripzioa

Richard Gans Madrid - Barcelona Maquinaria para las Artes Gráficas

Erabilera / Funtzioa

Tipo mugikorrak gordetzea