ALCAYDE kalkulu erregela

Deskribapena

Kartoizko kalkulu erregela, zenbait eskala inprimatuta dituena. Kalkulu trigonometrikoak eta takimetrikoak ebazteko balio du, eta akademia militarretan erabiltzen zen. Kartoizko oinarri bat du (erregela), eta, erdialdean, luzetarako perforazio bat, zeinetan erregelatxo bat baitago eskalen gainean irristatzen dena. (Espainia, XX. mendearen lehen erdialdea)

Izena
ALCAYDE kalkulu erregela
Medidas
25 x 5 x 0,7 cm
Pisua
50 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea
Materiala
Kartoia
Inskripzioa

Atzeko aldean, tintazko zigilu bat, “Govea hijo. Encuadernador. Segovia” dioena, eta etiketa itsasgarri bat, “Regla de cálculo para estudio, sistema Alcayde” testua inprimatuta duena.

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Alcayde sistema Ingeniarien Juntako komandante eta Ingeniarien Akademiako irakasle izandako Nicomedes Alcayde Carvajalek asmatu zuen, akademia prestakuntza militarrera eta ikasleen beharretara egokitzeko. Albert Nestler etxea hasi zen erregela fabrikatzen, baina 1914tik aurrera Madrilgo Doitasun Artilleriako Tailerrean egin ziren, eta arauzkotzat jo ziren akademia militarretako ikasleentzat. 1915ean patentatu zuten. Erakusketako modeloa erregelaren bertsio merke bat da, kartoizkoa, Segovian egina, hiri hartan egon baitzen Artilleria Akademiaren egoitza 1764tik aurrera.

Alcayde erregelaren ezaugarri nagusia da kalkulu takimetrikoak (sin.kos eta kos2) egiteko eskalak dituela, Rietz sistemako eskala klasikoez gainera.

Eskala hauek ditu:

- Erregelaren goiko aldean: kuboen eskala (N3), karratuen eskala (N2).

- Erdiko erregelatxoan: 6g 40tik 50g-rainoko angeluetarako sin x kos biderkaduraren eskala (H), 64’-tik 6g 40-rainoko angeluetarako sin x kos biderkaduraren eskala (H’) eta 6g 40tik 50g-rainoko angeluetarako sin x kos biderkaduraren eskala (H).

- Erregelaren beheko aldean: zenbakien eskala (N), logaritmoen eskala (L).

Bibliografia

www.photocalcul.com/Calcul/Regles/Notices.../reglas%20taquimetricas%20es_v1.pdf