ADDOMETER KALKULAGAILUA
Deskribapena
Kalkulu tresna mekanikoa, oinarrizko eragiketak egiten dituena. Zortzi gurpil horzdun zulatuk osatzen dute, 0tik 9ra zenbatuek, eta unitateak adierazten dituzte; ezkerretik eskuinera, lehen biak zuriak dira, ondorengo hirurak gorriak eta eskuineko hirurak zuriak, eragiketak errazteko; pintzoi baten bidez mugitzen dira. Zifren informazioa metalezko kanpoko karkasan seinalatua dago; handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak kenketetarako. Oinarri bat dauka plano inklinatuan edukitzeko, eta puntzoi bat.
- Izena
- ADDOMETER KALKULAGAILUA
- Medidas
- 6 X 29,50 X 1,5 cm.
- Pisua
- 400 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako Nafarroako Unibertsitate Publikoari utzi dio.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1928
- Materiala
- Metala
- Izenpea edo marka
ADDOMETER
- Inskripzioa
-
PATNTS PENDING USA / AND FOREGN COUNTRIES / RELIABLE TYPEWRITER & ADDING MACHINE COPORATION / CHICAGO ILL. U.S.A. MADE IN USA.
(+) TO ADD – USE LARGE FIGURES – TURNO TO RIGHT
(-) TO SUBTRACT – USE SMALL FIGURES – TURN TO LEFT
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
Eragiketak egiteko, puntzoia nahi den kopuruari dagokion zuloan sartzen da, eta gurpila eskuinerantz biratzen da batuketak egiteko, eta ezkerrera kenketetarako, topera iritsi arte. Zenbaki handiak batuketetarako erabiltzen dira, eta txikiak, horiak direnak, kenketetarako. Zeroan jartzeko eskuineko palanka erabiltzen da. Emaitzak gurpil bakoitzaren barruko leiho zirkularretan aurkezten dira.