“1 x 1= 1” tresna hezigarria. Zilindro bikerkatzailea

Deskribapena

Kalkuluak egiteko tresna mekanikoa, haurrek erabiltzeko sortua. Karkasa metaliko bat du, eta bi leihatila: leihatila txikian, biderkatu beharreko zifra azaltzen da; leihatila luzean, biderkadura zifrak dituen zilindro bat dago, eta, haren gaineko aldean, biderkatzailearen zifrak agertzen dira. Arrabola alboko aginte biribilekin mugitzen da. (Alemania, 1950)

Izena
“1 x 1= 1” tresna hezigarria. Zilindro bikerkatzailea
Medidas
14 x 9 x 7 cm.
Pisua
90 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Metala
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Biderketak egiten dituen kalkulu makina mekanikoa. Ezkerreko leihatilan, biderkatu nahi den zenbakia hautatzen da (biderkakizuna); leihatila luzean, emaitza edo biderkadura agertzen da; eta, horien gaineko aldean, biderkatzailearen zifrak (1etik 20rakoak) daude pintatuta. Alboko aginte biribilekin biderkakizuna, 1etik 20rakoa, hautatzen da.