Gizakion obsesioetako bat urrunetik komunikatzea da. Hego Amerikan chaskiak postaz posta korrika ibiltzen ziren Incaren mezuak inperio osoan zabaltzeko, eta erromatarrek ur telegrafoak erabiltzen zituzten urrun zeuden lekuetara mezuak bidaltzeko.

Mendeak aurrera doaz eta gizateriak ere segitzen du urrutitik komunikatzeko ahaleginak egiten: banderak, ispiluen islak, uso mezulariak…Zer egin mezua ahal bezain urrunen, ahal bezain azkarren eta berehala irits dadin?

... | Irakurri gehiago

XIX. mendean ere hausnartu zuten horri buruz, baina beste ikuspegi batetik: uhin akustikoak uhin elektriko bilakatu nahi zituzten eroale metalikoak erabilita urrunera transmititzeko. Eta hori egiteko gailuren bat asmatu beharra zegoen: Telefonoa.

"Watson jauna, etorri, zure beharra dut" edo "zaldiak ez du jaten pepino entsalada?"

Alexander Graham Bell telefonoa asmatu zuelako da gogoangarria. Ez zen bakarra izan, baina berak lortu zuen patentea. Historian esan diren esaldirik ezagunenetariko batzuk entzunarazi zizkiguten Philipp Reisek (Alemanian), Antonio Meuccik (Habanan) eta Bell eta Elisha Grayk (Estatu Batuetan).
Entzun ezazu Graham Bellen ahotsaren 1884ko grabazioa

  • JOHANN PHILIPP REIS

    JOHANN PHILIPP REIS
    "Zaldiak ez du pepino entsalada jaten". Horiek izan ziren Johann Philipp Reis Alemaniako fisikariak 1861ean bere telefonotik esan zituen lehenengo hitzak. Alemanez fonetikoki oso konplikatua delako hautatu omen zuten esaldi hori: hariaren bestaldean esaldi hori ulertzen bazuten, gailua ondo zebilen seinale.
  • REISEN TELEFONOA

    Bere asmakizuna diafragma batez eta hari itsatsitako orratz batez zegoen osatua. Diafragmak ahotsak sortzen zituen aire bibrazioak hartzen zituen (haurren jolaseko edalontziaren oinarriak egiten duen moduan). Orratzak zirkuitu elektriko bat irekitzen eta ixten zuen eta kobrezko hari baten bidez transmititzen zen zirkuitoa hargailuraino. Hargailuan, beste orratz bat zegoen kablez bildua, eta korronte pultsu bakoitzarekin mugitu egiten zen "klik" txikiak eginez. "Klik" horiek entzungarri egiteko, biolin baten erresonantzia-kaxaren kontra jarri zuen orratza Reisek eta, hala lortu zuen soinua erreproduzitzea.
  • ANTONIO MEUCCI

    ANTONIO MEUCCI
    1849an Antonio Meucci italiar medikuak ahotsa transmititzeko gai zen gailu baten frogapena egin zuen Habanan. Meuccik ederki ezagutzen zituen elektrizitatea eta magnetismoa,medikua zenez teknologia horren bitartez erreuma tratatzeko aukera ari baitzen ikertzen.
  • MEUCCIREN TELEFONOA

    Meuccik uste zuen pultsu elektriko bidez lortutako soinuaren modulazioak (Reisen metodoa) ezin zuela kalitate oneko soinua bermatu, baina arazoa konpondu zezakeela presio akustikoa aldatu ahala korronte elektrikoa aldarazten bazuen; baita lortu ere. Hori egiteko gai zen gailua sortu zuen, teletrofonoa. 1870a arte aipatu gailuari hobekuntzak egiten segitu zuen, eta 30 prototipo baino gehiago sortu zituen. 1871n "patente abisua" aurkeztu zuen baina ez zuen sekula lortu tramitea amaitzeko adina diru. Hainbat urteren buruan, 2002ko ekainaren 11n Estatu Batuetako Kongresuak aitortu zuen telefonoa Meuccik asmatu zuela eta ez Alexander Graham Bellek.
  • ALEXANDER GRAHAM BELL

    ALEXANDER GRAHAM BELL
    Graham Bell medikua zen Meucci bezala eta gorrentzako "belarri elektriko" bat asmatu nahian zebilen, zeinak bibrazioa elektrizitatea bihurtuko baitzuen transmititu ahal izateko. Hori izan zen bere telefonoaren eta esaldiaren funtsa: "Watson jauna, etorri, zure beharra dut".
  • GRAHAM BELLEN TELEFONOA

    Bellen gailua burdina gozozko mintz oso malgu bat zen, iman baten aurrean jarrita zegoena, eta inguruan hari eroale bat haria biribilkatua zuena. Mintz horren parean hitz eginez gero, bibrazio bat sortzen zen, korronte aldakor gisakoa. Eroale elektriko batek gailu hori eta hori bezalako beste bat lotzen zituen. Gailu hartzailean, korronte elektrikoak transmisioaren alderantzizko efektuak sortzen zituen, eta, beraz, giza ahotsa erreproduzitzen zuen. 1875ean patentatu zuen telefonoa, Meucci bere italiar kidearen patente abisua iraungi eta urtebetera.
  • ELISHA GRAY

    ELISHA GRAY
    Polemika sortu zuen beste kontu bitxi bat izan zen Elisha Gray izeneko beste asmatzaile batek telefonoaren antzeko beste gailu bat patentatu nahi izan zuela Bellek bere asmakizuna patentatu eta ordu gutxi baztuk geroago. Bi asmatzaileak lehia juridiko bat hasi zuten eta, azkenean, Bellek irabazi zuen.
  • ELISHA GRAYREN KOADERNOAK

    Uhin akustikoak elektriko bihurtzea zen baita ere Grayren telefonoaren oinarria eta, izatez, Bellen eta Grayren eskemak oso antzekoak dira.

ESAMESEI BURUZ...

1876ko Filadelfiako Erakusketa Unibertsalean Bellek bere telefonoa erakutsi zuenetik, asmakizuna hedatu eta garatu besterik ez zen egin. Brasilgo Pedro II enperadoreak telefonoa erakusketan ikusi zuenean “Jaungoikoa, gauza honek hitz egiten du!” esan zuen; Espainiako orduko hedabideek. berriz, “traste” izena jarri zioten…Azken batean, telefonoa guztien ahotan zebilen.

TELEFONOAREN BILAKAERAREN HISTORIA

PUNTUZ PUNTUKO LERRO AMAIGABEAK

Arazoak hasi ziren, ordea: bi abonaturen arteko lotura linea bidez egiten zen, hau da, puntuz puntuko konexioa deritzona baliatzen zen.

Hirugarren batekin hitz egiteko, beste linea bat behar zen eta laugarren batekin mintzatzeko, beste linea bat. Gainera lau horiek elkarren artean hitz egin nahi bazuten, kontua gehiago korapilatzen zen; orduan sei linea behar ziren. Eta sei lagunek elkarrekin komunikatu nahi izanez gero? Orduan, hamabost linea behar ziren. Eta mila lagun balira? Eta bi mila balira? Telefonogunea asmatu beharra zegoen.

LINEA BAKARRA TELEFONOGUNEETARA

Lehenengo telefono zentralak eskuz maneiatzen ziren. Telefonista batek kontrolatzen zituen, hark ezartzen zituen konexioak. Lehenengo telefonoetan bezala, uhin akustikoak elektriko bihurtzea zuten oinarri.

Abonatuak operadoreari deitzen zion (horrela ixten zen zentralerainoko hari zirkuitua, eta, bertan, argi bat pizten zen bere jacka edo linea zein den adierazteko; orduan, operadoreak sarrera kordoia sartzen zuen linea horretan), norekin hitz egin edo zein telefono zenbakira deitu nahi zuen esan, eta deia ezartzeko zain geratzen zen (operadoreak hartzailearen jacka ,eta larakoa irteera kordoian jartzen zuen). Hartzaileak telefono deia hartzen zuenean, zirkuitua osatu, eta martxan jartzen zen deia.

Lehenengo telefonogunea

Eskuz maneiatzen zen lehenengo Espainiako telefonogunea Habanan instalatu zen; azkenekoa, aldiz, Poloposen (Granada). Hain zuzen ere, Poloposeko telefonogunean lan egin zuen Magdalena Martínek, azken telefono operadoreak, 1988an kaleratu zuten arte.

Standard Electrica telefono zentrala, 5581 modeloa – Ikus katalogoko fitxa

DEI BATEK EHORZTETXE BATEAN BUKATU ZUENEKOA

1893an kommutazio automatikoko lehen sistema garatu zen.

Almon Brown Strowger, Kansas Cityko ehorztetxe bateko enpresariak, uste osoa zuen bere hiriko telefono zentraleko operadoreak lehiakide zuen enpresa batera pasatzen zituela ehorztetxeko deiak, zehatz-mehatz, bere senarraren enpresara.

Telefonogune automatikoetan, eskuzko telefono zentraletako komunikazio fase berak errepikatzen ziren (zentralera deitu, kommutazioa egitea eta deia jasotzea) ; operadorearekin partekatutako informazioa, ordea, pultsu, frekuentzia eta tonu bihurtzen zen.

CTNEk (Compañia Telefónica Nacional de España delakoak, hasierako Telefonica zena) maketa hori erakutsi zuen azokaz azoka Espainia osoan, jendeak jakin zezan konpainia nolako teknologia berriak instalatzen ari zen eta diskodun telefono automatikoek nola funtzionatzen zuten.

Hala, linea kopurua handituz joan zen pixkanaka-pixkanaka, eta zerua kablez bete zen.

Strowgeren irtenbidea

Operadorerik gabeko sistema bat asmatzea zen irtenbidea. Sistema horrekin, erabiltzaileak zuzenean deituko zion komunikatu nahi zuen abonatuari, bere telefonoan beste abonatuaren telefono zenbakia markatuz. Hala sortu ziren telefono zentral automatikoak.

SOLASALDIAREN BIDEA

Telefonoak luxuzko gailu izateari utzi, eta beharrezko izatera pasatu ziren. Hori dela eta, telefono zentral automatikoak hazi egin ziren, geroz eta abonatu gehiago konektatzeko. Ordurako ez zuten telefonisten eskuek egiten “elkarrizketen bidea”, pieza elektromekanikoek baizik. Orduan, Rotary telefono zentralaren bilatzaileak, hautatzaileak eta erregistratzaileak agertu ziren.

Rotary 7A-2 telefono zentrala – Ikus katalogoko fitxa

LANBIDE BERRIAK

Telefono zentral berriek lanbide berriak sortu zituzten, adibidez “lateroen” lanbidea (transmisioak egiten zituzten lankideek deitzen zieten hala). Ekipoen (birakariak izaten ziren gehienak, hau da, mekanikoak) mantentze-lanak eta konponketak egiten zituzten Telefonicako langileei esaten zieten “latero”.
Ikusi videoa

TELEFONO ZENTRAL BERRIAK (ETA TELEFONOGUNEAK)

Hurrengo erronka komunikazioa ezartzeko denbora eta deiaren zarata gutxitzea izan zen. Pentaconta telefono zentralarekin, bi segundotik hogeita hamar milisegundora pasa zen komunikazioa ezartzeko denbora, eta desagertu egin zen zarata. Teide zentralari esker, kableak ere desagertuko egin ziren: ahotsa seinale digital bihurtu zen, eta zirkuitu sistema bidez transmititzen zen. Huraxe izan zen etorkizunaren hasiera.