ZILINDRO BIDERKATZAILEA tresna hezigarria

Deskribapena

Zurezko zilindroa, haurrek biderketak egin ditzaten balio duena. Kanpoko karkasa biratu behar da, eta goiko aldeko zenbakiak lerrokatu. Emaitzak zirkulu formako leihoetan agertzen dira. (Alemania, 1940)

Izena
ZILINDRO BIDERKATZAILEA tresna hezigarria
Medidas
18 x Ø 4,5 cm.
Pisua
120 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1940
Materiala
Zura
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Zurezko zilindroa, haurrek biderketak egin ditzaten balio duena. Bi atal ditu: arima finko bat, emaitzak inprimatuta dituena, eta 1etik 10era bitarteko zenbakiak goialdean grabatuta; eta karkasa zilindriko bat, zirkulu formako 10 leiho dituena, eta 1etik 10era bitarteko zenbakiak goialdean grabatuta. Karkasa biraraziz, biderkakizunak eta biderkatzaileak hautatzen dira goiko aldeko zifrak lerrokatuz. Emaitza edo biderkadura beheko 10 leihoetan azaltzen da.