THORNTON P.I.C. kalkulu erregela

Deskribapena

Zenbakizko hamar eskala inprimatuta dauzkan zur ijeztuko kalkulu erregela da, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko, hala nola biderketak, zatiketak, erro karratuak eta kubikoak, eragiketa trigonometrikoak, e.a. Hiru pieza dauzka: erregela izeneko gorputza, erdiko beheragunearekin, horretan kokatuta dagoen ezaugarri bereko erregela mugikor bat, erregelatxo izenekoa, eta plastikozko pieza garden bat, dialarekin, alboko bi ildaskari edo kurtsoreari lotzen zaiena eta emaitzak irakurtzeko balio duena, kasu honetan handitze lupa baten laguntzaz. (Ingalaterra, 1955)

Izena
THORNTON P.I.C. kalkulu erregela
Medidas
30 x 4 x 1,2 cm.
Pisua
110 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1955
Materiala
Zur ijeztua
Izenpea edo marka

THORNTON

Inskripzioa

Erregelaren artekan: A.G.THORNTON LTD. / MADE IN ENGLAND

Erregelatxoan: Logotipoa (P.O. TRADE MARK)

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek hamar eskala dauzka, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala esponentziala (LL2) eta eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D) eta eskala kubikoa (K).

- Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), eskala logaritmikoa (L) eta tangenteen eskala (T).

Goiko aldean 27 cm-ko erregela bat dauka, eta, behekoan, 1:40 eskalako erregela bat.

Atzeko aldean, baliokidetasunen, pisuen eta neurrien taulak dauzka.