Suan – pan TXINATAR ABAKOA

Deskribapena

Kalkuluak egiteko eskuzko tresna, letoizko burdineria duen zurezko marko bat eta hamahiru hagaxka bertikal paralelo dituena. Hagaxka bakoitzak zazpi kontu ditu. Angeluak xafla metalikoen bidez indartuta daude. Atzeko aldean zurezko bi indargarri bertikal ditu.

Izena
Suan – pan TXINATAR ABAKOA
Medidas
12,8 x 29 x 2,3 cm.
Pisua
410 gr.
Piezaren historia

Pieza Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendea (XIII. mendeko jatorrizkoaren erreprodukzioa)
Materiala
Zura - Metala
Jatorria
Aldi baterako utzia - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Oinarrizko eragiketak aritmetikoak (batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa) egiteko erabiltzen den kalkulu tresna. Horizontalki bi zatitan banatuta dago. Goiko aldeak bi kontu dauzka hagaxka bertikal bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bost bateko adierazten ditu. Beheko aldeak bost kontu dauzka hagaxka bakoitzean. Kontu horietako bakoitzak bateko bat adierazten du. Hagaxka bertikal bakoitzak "hamarrenen" zenbakizko sekuentzia bat adierazten du. Ezkerretik eskuinera irakurtzen bada, lehenengo hagaxka bertikalak bateko bat adierazten du, bigarrenak hamarreko bat, hirugarrenak ehuneko bat eta horrela gainerakoak.