STAEDTLER Nº 54501 kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu teknikoko erregela hau plastikozkoa da eta eskalak dauzka inprimatuta. Hiru piezaz osatuta dago: erregela izeneko gorputzaz, zentzu hertsian, erregelaren barruko erdiko beheragunean desplazatzen den erregelatxoaz, eta diala daukan plastiko gardeneko pieza batez, bost irakurketa-trazuz hornitua, alboko bi ildaskari lotzen zaiona eta eskalen gainetik irristatzen dena. (Alemania, 1962)

Izena
STAEDTLER Nº 54501 kalkulu erregela
Medidas
15,5 x 4 x 0,5 cm.
Pisua
20 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1962
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

STAEDTLER

Inskripzioa

Aurreko aldean: STAEDTLER

Erregelaren artekan: STAEDTLER MARS GERMANY / Nº 54501 DARMSTADT

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Darmstadt sistemako kalkulu teknikoko erregelaren eskala logaritmikoek matematikarekin eta bere aplikazioekin lotutako kalkulu guztiak egiteko aukera ematen dute. Ez dauka eskala berezirik merkataritza-kalkuluak egiteko, itsas xedeetarako, zementu armatuko eraikuntzetarako... Eskalak hiru bandatan daude banatuta, eta erdikoa mugikorra da. Kalkulua egiteko, hirurak elkarren artean konbinatzen dira, kurtsore baten bidez.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Goiko aldean: eskala pitagorikoa (P), eskala kubikoa (K) eta karratuen eskala (A).

- Erdiko erregelatxoan: karratuen eskala (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Beheko aldean: oinarrizko eskala (D), sinuen eskala (S) eta tangenteen eskala (T).

Erregelatxoaren atzeko aldean: eskala esponentzialak (LL1, LL2 eta LL3).

Goiko aldean 13 cm-ko erregela dauka.