SMARTY CAT tresna hezigarria

Deskribapena

Kalkulu erregela, haurrek oinarrizko eragiketak (batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak) egin ditzaten balio duena. Erregelan, emaitzen taulak eta eragiketaren zifrak ditu grabatuta. Alde batean, batuketak eta kenketak; bestean, berriz, biderketak eta zatiketak. Katu aurpegia duen kurtsore batek katuaren begietan jartzen ditu eragiketaren zifrak, eta, muturrean, emaitza. (AEB, 1960)

Izena
SMARTY CAT tresna hezigarria
Medidas
28 X 3 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1960
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

SMARTY CAT TM

Inskripzioa

Bi aldeetan: SMARTY CAT TM

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Oso erraz erabiltzen da: katu formako kurtsorea mugitu egin behar da eragiketako zifrak hautatzeko, zeinak katuaren begietan azalduko baitira; emaitzak, erdiko erregela urdinean grabatutakoak, muturraren zuloan agertuko dira. Zatiketen eta kenketen emaitza beheko begian agertzen den zifra izango da.