RELAY nº 403 kalkulu erregela

Deskribapena

Zenbakizko zortzi eskala inprimatuta dauzkan plastikozko kalkulu erregela da, eta aukera ematen du eragiketa aritmetiko konplexuak egiteko, hala nola biderketak, zatiketak, eragiketa trigonometrikoak, e.a. Hiru pieza dauzka: erregela izeneko gorputza, erdiko beheragunearekin, horretan kokatuta dagoen ezaugarri bereko erregela mugikor bat, erregelatxo izenekoa, eta plastikozko pieza garden bat, dialarekin, alboko bi ildaskari edo kurtsoreari lotzen zaiena eta emaitzak irakurtzeko balio duena, handitze lupa baten bitartez. (Japonia, 1950)

Izena
RELAY nº 403 kalkulu erregela
Medidas
11,7 x 2,5 x 1,2 cm.
Pisua
10 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
1950
Materiala
Plastikoa
Izenpea edo marka

RELAY

Inskripzioa

Atzeko aldean: MADE IN OCCUPIED JAPAN - RELAY - Nº 403

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu teknikoko erregela honek Rietz sistema darabil. Zortzi eskala dauzka, eta horiek eragiketa aritmetiko konplexuak egitea ahalbidetzen dute.

Aurrealdeko eskalak hauek dira:

- Erregelaren goiko aldean: eskala koadratikoa (A).

- Erregelatxoan: eskala koadratikoa (B), C-ren elkarrekiko eskala (CI) eta oinarrizko eskala (C).

- Erregelaren beheko aldean: oinarrizko eskala (D).

Erregelatxoaren atzeko aldean: sinuen eskala (S), eskala logaritmikoa (L), tangenteen eskala (T).

Erregelaren goiko aldean 1:40 eskala dauka, eta, behekoan, 10 cm-ko erregela bat.

Atzeko aldean eskalen eta balioen taula dago.