JAFFEren hagatxoak

Deskribapena

Zebi Hirsch Jaffe edo Joffe (1853-1927) errusiar matematikari eta idazleak diseinatu zuen kalkulu makinaren erreplika. Zurezko 70 hagatxo prismatikoz osatuta dago, eta beren aurrealdeen gainean 9 digituko zutabeak ezartzen dira, paper gainean inprimatutako 2 goi indizez identifikatuak, horiek ere zenbakizkoak. Hagatxoak 10 unitateko 7 lerrotan ordenatuta banatzen dira, zurezko kutxa baten barruan. Zurezko oinarri bat dauka, eta bi ardatz ere eragiketetan hagatxoak ipintzeko eta emaitzak lerroetan irakurtzeko. (Espainia, XX. mende bukaera; 1881ean Errusian fabrikatutako jatorrizkoaren erreplika).

Izena
JAFFEren hagatxoak
Medidas
14 x 10 x 10 cm.
Pisua
600 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mende bukaera
Materiala
Zura
Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Jafferen hagatxoek garapena ekarri zuten Hayyim Seling Slonismkyren teoreman oinarritutako abako nepertarraren, August Leopold Crelle eta Henry Knighten taulen eta Herschell Filipowskiren arrabolen aldean. Biderketak eta zatiketak ebaztea ahalbidetzen dute, eskuzko ebazpenean pilatzen diren bururakoak pilatzearen arazoak saihestuz.

Kalkulua 9 digituko 280 zutaberen konbinazioan oinarritzen da, zeinak 70 hagatxoen 4 aurrealdeetako bakoitzaren gainean kokatuta baitaude. Hagatxoen goiko aldean banatutako zenbakizko bi indizeri esker, edozein zenbakiren multiploak lortzeko edo zatiketa bat egiten laguntzeko balio duten hagatxoak hauta daitezke. Irakurketa errazteko, hautatutako arrabolak erantsitako oinarriaren gainean kokatzen dira, eta, horrela, multiploak lerrotan irakur daitezke.

Bibliografia

www.mechrech.info/publikat/JoffeFilipowski.pdf