GUNTER kalkulu erregela bi puntako konpasarekin
Deskribapena
Zurezko kalkulu erregela, pirograbatuz inprimatutako zenbakizko eskalak dituena, eragiketa aritmetiko konplexuak bi puntako konpas metalikoarekin ebazteko. (Ingalaterra, 1820)
- Izena
- GUNTER kalkulu erregela bi puntako konpasarekin
- Medidas
- 61 x 4,5 x 0,5 cm
- Pisua
- 100 gr.
- Piezaren historia
-
Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
- Kokapenak
- Sario eraikineko sarrera
- Sailkapenak
- Kalkularako gailuak
- Datazioa
- 1820
- Materiala
- Zura - Metala
- Izenpea edo marka
GUNTER
- Inskripzioa
-
Aurreko aldean, eskalen identifikazioa: ROM – CHO – SIN – TAN – ST / LEA – RUM – ML- CHO
Atzeko aldean, eskalen identifikazioa: SR – TR – NUM – SIN – VS – TAX – ME R- EP
- Jatorria
- Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
- Erabilera / Funtzioa
-
Kalkulu erregela, bi aldekoa eta zenbait eskala dituena. Edmund Gunterrek (1581-1626) asmatutako sistema erabiltzen du, zeina 1620an erabili baitzen lehenbizikoz. XIX. mendean arrakasta itzela lortu zuen, bereziki, nabigaziorako. Eskalek logaritmoekiko distantzia proportzionalean banandutako zenbakiak dituzte, eta, horri esker, eragiketa aritmetiko konplexuak egin daitezke konpasarekin, zati berdinak eskala linealen artean lekualdatuz.
Aurrealdeko eskalak hauek dira:
-Norabideen sinua (S·R).
-Norabideen tangentea (T·R).
-Bi zikloko eskala logaritmikoa edo zenbakizkoa (NUM).
-Sinuen eskala trigonometrikoa (SIN).
-Sinuen alderantzizko eskala trigonometrikoa (V·S).
-Tangenteen eskala trigonometrikoa (TAN).
-Meridiano parteen eskala (MER).
-Mercator proiekziorako parte berdinen eskala (E·P).
Atzealdeko eskalak hauek dira:
-Eskala lineala.
-Norabideen eskala (RUM).
-Akordeen eskala (CHO).
-Sinuen eskala trigonometrikoa (SIN).
-Tangenteen eskala trigonometrikoa (TAN).
-Sekanteen eskala (S*T).
-Legoen eskala (LEA).
-Norabideen eskala (RUM).
-Milien luzera (M*L).
-Akordeen eskala (CHO).
- Bibliografia