AZALERETARAKO kalkulu erregela

Deskribapena

Kalkulu erregela, bi aldekoa eta kartoizkoa. Zenbait eskala ditu inprimatuta, eta azaleren eta altueren kalkulu profesionaleko eragiketa matematikoak egiteko balio dute. Xafla bat du, erdialdean luzetarako perforazio bat duena, zeinetan erregelatxo bat baitago eskalen gainean irristatzen dena.

Izena
AZALERETARAKO kalkulu erregela
Medidas
27 x 4,5 x 0,5 cm
Pisua
30 gr.
Piezaren historia

Pieza hau Antonio Pérez Prados irakaslearen bilduma partikularrekoa da, eta aldi baterako utzi dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Kokapenak
Sario eraikineko sarrera
Sailkapenak
Kalkularako gailuak
Datazioa
XX. mendearen erdialdea
Materiala
Kartoia
Inskripzioa

Atzeko aldean: LOS NÚMEROS DE ALTURAS, SUPERFICIE Y ESCALA EXPRESAN MILES / (ezin da sinadura autografoa irakurri).

Jatorria
Aldi baterako lagapena - bilduma partikularra
Erabilera / Funtzioa

Kalkulu profesionaleko erregela, oinarrizko eskalak dituena. Azalerak fokuen abiaduraren eta altueraren arabera kalkulatzeko eragiketa aritmetikoak ebazteko balio du. Itxuraz, automozioan erabiltzen da. Bi aldeetan ditu eskalak. Aurreko aldean:

- Goiko erregela: AZALERA ERREGELATXOA ABIADURA BAKOITZERAKO (0-210) eta kalibratze puntua “tarte indizerako”.

- Erdiko erregelatxoa: goiko aldean, TARTE eskala bikoitza SEGUNDOTAN (0-100 eta 1-130); beheko aldean, TARTE eskala bikoitza SEGUNDOTAN (0-60 eta 0-44).

- Beheko erregela: AZALERA ERREGELATXO ESTALIA ABIADURA BAKOITZERAKO (210-400) eta kalibratze puntua “tarte indizerako”.

Atzeko aldean:

- Goiko erregela: ALTUERA ERREGELATXOA FOKU BAKOITZERAKO (19-31) eta kalibratze puntua “azalera eta eskala indizeetarako”.

- Erdiko erregelatxoa: goiko aldean, 18 eta 24 cm-ko altueren eskala bikoitza; erdialdean, eskala lineala (0-30); beheko aldean, 24 eta 18 cm-ko altueren eskala bikoitza.

- Beheko erregelatxoa: ALTUERA ERREGELATXOA FOKU BAKOITZERAKO (31-50) eta kalibratze puntua “azalera eta eskala indizeetarako”.