Nafarroako Unibertsitate Publikoa 1987an sortu zenetik, zientziak eta teknologiak sekulako aldaketak izan dituzte. Unibertsitatean ikasten diren diziplina guztiak aldatu dira elektronikaren, komunikazioen eta Interneten etorrerarekin. Hemen aurkezten dugun Zientziaren Museoak 30 urteko bilakaera hori erakusten du giza jakintza eta jardueren zenbait adarretan, jada erabiltzen ez diren objektuen bidez.

.

Museoak egoitza birtual bat dauka, non baitzaude orain, eta egoitza fisiko bat, Unibertsitateko campusean banatuta. Museoaren funtsak bildumatan antolatuta daude, eta horietako bakoitza diziplina zehatz batekin lotuta dago. Une honetan, ongi garatutako bi bilduma handi daude, baina bilduma gehiago prestatzen ari gara.

Ikusi Museum Campusean

Ikusi Katalogoa

Ikusi Erakusketak